2025. urtea bukatzen ari den honetan. Usurbilgo odol-emaileen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lerroon bidez, odola ematera gerturatutako herritar guztiei.
Aurten, aipatu bilgunetik jakinarazi dutenez, 224 odol-emaile gerturatu dira urtean zehar izandako hitzorduetan eta hauetatik 195 odol poltsa bildu dituzte. Emaileen artean azpimarra jarri dute aurten emaile berriak 10 izan direla. Pozik daude gerturatu diren emaile berriekin ere.
Azkenik, aurrerago informazio zabalagoa eskainiko badute ere, urtarrilaren 25ean Atxegan egingo dute urteko bazkaria. Bertan, bi emaile omenduko dituzte edo oroigarriak bi herritarrei emango dizkiete. Batek 25 aldiz eman du odola eta besteak 75 aldiz.
Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak zehaztua du 2026rako odol-emate saioen egutegia. Bi hilean behin finkatzen duten hurrengo hitzordua, izatez, urtarrileko lehen astelehenean egokituko litzateke, baina urte hasierako deialdi hau urtarrilaren 26ra atzeratua dute.
2026ko odol-emateak
Egunak: urtarrilaren 26a, martxoaren 2a, maiatzaren 4a, uztailaren 6a, irailaren 7a eta azaroaren 2a. .
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.
Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus
Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.