650 Usurbil Bizi herri egitasmoak urteko azken bisita gidatuak iragarri ditu egunotarako; batetik, zaintzari lotutakoa, bigarrena eta 2025eko azkena, Salbatore elizako ondarea ezagutarazteko.
Horrekin batera, urtarrilerako lehen hitzorduak ere iragartzen hasiak dira. Izan ere, urtarrila amaierarako hiru bisita gidatu antolatu ditu 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Haietako bat, bisita konbinatua izango da; herriko kaleetako kultur sorkuntza eta elizako ondarea ezagutzeko aukera eskainiko du goiz berean.
Datozen bisita gidatuak
Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Urtarrilak 24, larunbata
11:00-12:30 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza ezagutzeko aukera.
Urtarrilak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Urtarrilak 30, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus