Iragan asteburuan egin arren, jatorri aniztasuna plazaratzeko jaialdian bilakatzen duen Mundualdia ez da amaitu oraindik. Beste ekintza bat antolatua dute igande honetarako, abenduaren 21erako. Izan ere, haurrei zuzenduriko film proiekzioa iragarri dute Sutegin; "Azur eta Asmar" izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute.
Emanaldirako gonbidapenak telematikoki eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman. Nola ez, jatorri aniztasuna ederki irudikatuko du film proiekzioak berak. Ikusi bestela, bere sinopsia:
Mundualdiko zine proiekzioa haurrentzat
Eguna: abenduak 21, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Filma: "Azur eta Asmar" film proiekzioa.
Sinopsia: "Baziren behin Azur, ile-horidun begi urdinekoa eta gizon aberats baten semea, eta Asmar, begi beltzeko beltzarana eta inude baten semea. Anaia modura hazi zituzten lurralde berde eta loretsu batean. Bizitzak modu ankerrean banatu zituen. Baina Azurrek ezin izan zituen ahaztu Eguzkiaren Herrialdean gertatzen diren eta inudeak kontatzen zizkion maitagarrien istorioak. Hazterakoan Dijnntarren Miragarriaren bila, bere ametsen herrialdera, joatea erabakiko du. Bertan miragarria bilatzeko asmotan den Asmarrekin egingo du topo. Biek Mirarien Herrialdeko arriskuei eta sorginkeriei aurre eginez aurkituko dute".
Sarrerak: gonbidapenak, doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Aniztasun Kontseilua, Udala.