Udalbatzaren urteko azken osoko bilkura etzi

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 16a

Diru kontuak izango dituzte nagusiki hizpide, abenduaren 18rako deitutako udalbatzaren osoko bilkuran.

Hilero azken ostegunean egin ohi du udalbatzak osoko bilkura. Abenduari dagokiona, izatez, hilaren 25ean egokituko zen. Baina jaieguna tarteko, urtero moduan, astebete aurreratzea erabaki dute. Etzi egingo da saioa, hilaren 18an, ohiko ordu eta tokian; arratsaldeko 18:00etan udaletxeko udalbatza aretoan.

Udalak jada jakinarazi du zeintzuk izango diren udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaiak; diru kontuan daude nagusiki gai horien artean. Segidan duzue Udalak helarazitako gai-zerrenda osorik.

Gogoan izan, uda amaieraz geroztik egin duten moduan, osoko bilkura hau zuzenean eskainiko dutela Udalak Youtuben duen @usurbiludala4589 kanalean.

Udalbatzaren urteko azken osoko bilkura
Eguna: abenduak 18, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako aktak onartzea:
1.1.- 2025eko azaroaren 27ko akta.
1.2.- 2025eko abenduaren 5eko akta.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko azaroaren 21etik abenduaren 12ra (2025/1506-2025/1634).
3.- 2026. urterako Lanpostuen Zerrenda onartzea (2025FAZE0002).
4.- 2025eko eta 2026ko soldata igoerak onartzea (2025FOIG0002).
5.- Eskaerak eta galderak.