Sutegi udal liburutegia
Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da, baita asteotako larunbatetan ere. Bestalde, urtarrilaren 2an eta 5ean, 10:00-13:00 artean irekiko dute. Gainerakoan, ohiko ordutegian zabalduko dute: goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Oiardo kiroldegia
Liburutegiaren antzera, abenduaren 24an, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da. Gainerako egunetan ohiko ordutegian zabalduko dute urtea amaitu arte:
-Lanegunak: 07:00-22:00.
-Larunbatak: 09:00-21:30.
-Igande eta jai egunak: 09:00-13:30.
2026tik aurrera, ordutegi zabalagoa izango du Kiroldegiak Udalak jakinarazi duenez:
-Lanegunak: 06:30-21:30.
-Larunbatak: 08:30-21:30.
-Igande eta jai egunak: 08:30-14:30.
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
KzGunea
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra itxita egongo da KzGunea. Abenduaren 23ra arte goizez zabalduko dute, 09:00-13:00 artean; urtarrilaren 7tik aurrera, arratsaldez, 16:00-20:00 artean.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Bidez bide
Usurbilgo herri eta auzoak lotzen dituen doako bus-taxi zerbitzua goizez bakarrik izango da martxan abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, hiru egun horietan arratsaldez ez da zerbitzurik izango. Alegia, 7:20-8:45, 10:20-11:45 eta 13:20-14:45 artean eskainiko da soilik Udalaren eta Behemendiren zerbitzu hori. Jaiegunak ez diren gainerako egunetan ohiko ordutegian ibiliko da. Informazio gehiagorako: 630 643 596.
Euskotren
Abenduaren 24ean, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean murriztu egin ohi du zerbitzua Euskotrenek. Momentuz, plazaratzeke dituzte aurtengo aldaketei lotutako xehetasunak. Euskotrenek aurreratu duena da, tren zerbitzuak ugarituko dituela igandean, Donostiako abenduaren 21eko San Tomas eguna tarteko. Informazio gehiagorako: euskotren.eus / 944 333 333.
Lurraldebus
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Donostiarantz, 20:45ean Usurbildik Oriorantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra (11:10ean Usurbildik Donostiarantz eta 12:30etan Usurbildik Oriorantz) eta arratsaldez, ohiko jaiegunetako zerbitzua 18:10etatik aurrera Usurbildik Donostiarantz eta 18:30etatik aurrera Usurbildik Oriorantz.
UK49G (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean:
Usurbildik Donostiarantz: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.
BU02 (Usurbil-ospitaleak)
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzuak: 19:45ean Usurbildik ospitalerantz eta 20:30ean ospitaletik Usurbilerantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: igandeetako ordutegia.
BU10 (Usurbil-Hernani)
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Hernanirantz eta 19:55ean Hernanitik Usurbilerantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: Usurbildik Hernanirantz 16:15-21:15 artean eta Hernanitik Usurbilerantz 16:55-21:55 artea, igandeetako ohiko zerbitzuak.
Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus / 900 300 340.
NOAUA! Kultur Elkartea
Egunotan jasoko duzue urteko azken aldizkaria, gabonetako gehigarriarekin eta 2026ko egutegiarekin batera. Hurrengo bi asteotan (abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an) ez dugu astekaririk argitaratuko. Datorren aldizkaria urtarrilaren 9an argitaratuko dugu. Tarte horretan, webgunea elikatzen jarraituko dugu.