"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitako ekintzetako bati begirako bi deialdiei buruzko xehetasunak lerrootan. Batetik, Arrobitxulo elkarguneak hurrengo asterako antolaturiko sorkuntza nahiz talo tailerretan izena emateko epealdiak zabalik segitzen du herritar ororentzat. Ostiral honetan, hilaren 19an itxiko dute tarte hori.
Bestalde, larunbatean, abenduaren 20an berrerabilera eta trukea sustatuko duen AztarriTruk azoka egingo dute topaketon baitan frontoian. Hitzordu horri begirako urteroko aldez aurreko material bilketa bideratuko dute ostegun eta ostiral honetan, hilaren 18an eta 19an Sutegiko erakustaretoan. Hemen informazio gehiago eta topaketon egitarau osoa:
"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 18 eta 19, osteguna eta ostirala
17:30-19:30 Abenduaren 20ko AztarriTruk berrerabilera eta truke azokarako arropa, liburu edota disko bilketa Sutegiko erakustaretoan.
Abenduaren 19ra arte
Topaketen baitako hilaren 22ko sorkuntza edota hilaren 24ko talo tailerretan izena emateko aukera helbide honetan: instagram.com/arrobitxulo/
Abenduak 19, ostirala
18:30 San Tomas festa DBHko gazteentzat Askatasuna plazan.
Abenduak 20, larunbata
Frontoian:
11:00 Arrobitxulo badatorrela irudikatzeko mural margoketa auzolanean.
12:00-14:00 AztarriTruk, berrerabilera eta trukea sustatuko duen azoka irekia.
13:00 Hasiera ekitaldia.
Abenduak 22, astelehena
17:30 Sormen multitailerrak Potxoenean. Izen-ematea aurrez bideratuko dute. Herritar orok parte hartu ahalko du saiootan:
-"Bineten artean" komikigintza tailerra, Joseba Larratxe "Josevyski"-rekin.
-"Sortzen" joskintza tailerra Ione Iruretagoienarekin.
-Bertsogintza Lierni Errekondorekin.
18:45 Solasaldi musikatua Ixak Arrutirekin Zumarte Musika Eskolan. Bere musika ibilbidea nolakoa izan den, nolatan eta zergatik hurbildu zen musikara ezagutzeko aukera egongo da. Galderak egiteko aukera izango da.
Abenduak 23, asteartea
17:00 "Etxerako bidean, elkartasuna eta babesa" Harrera elkartekoen hitzaldia Potxoenean.
Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian.
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.
Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzarra erabakiorra eta abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea Udarregi ikastolako erdiko aretoan.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.
Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.