Abisu horian izango gara ostegun honetan, abenduaren 18an, goizeko 9:00etan hasi eta hamabi orduz, gaueko 21:00ak arte. Tarte horretan, 100 kiometro ordutik gorako haize-boladak izan ditzakegu haizeguneetan eta 60-80 kilometo ordukoak haizeguneak ez diren tokietan, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez.
Gaurkoa, beraz, ostegun haizetsua izan daiteke. "Zerua partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin; arratsalde-gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura maximoak igoko dira".
Bihar, hilaren 19an, euritara joko du. Larunbatean, hilaren 20an, "zerua oso hodeitsu egongo da goizaldean; goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Egunaren bukaeran hodeiak ugaritu egingo dira. Euri txikia egingo du han-hemenka, bereziki goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan. Goizaldean haizea ahul eta aldakor ibiliko da, goizean hegoaldetik finkatuko da eta egunaren bigarren zatian indarra hartuko du, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.