Arrobitxulo eraikitzen segi, bide horretan mugarri erabakigarriak finkatu eta kulturgintzaz, aisialdiaz gozaraztera datoz aurten ere, "Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" elkargunean antolaturiko topaketak.
Aste hasieran, Gaztelekuan elkargunea aurkezteko gazteei eskaintzekoak ziren hitzaldiaren ondotik, hamaika ekimen iragarri dituzte gaur hasi eta hilaren 26ra arte, Arrobitxulon batutako eragileek.
Ostiral eta larunbat honetan, abenduaren 19an eta 20an egingo dira lehen ekintzak. Segidan duzue egitarau osoa; hasiera ekitaldi ofizala biharko iragarri dute antolatzaileek frontoian.
Egunotarako hitzorduei begirako pare bat ohar. Batetik, Arrobitxulo elkarguneak hurrengo asterako antolaturiko sorkuntza nahiz talo tailerretan izena emateko azken eguna duzue gaurkoa, hilaren 19a.
Bestalde, larunbatean, abenduaren 20an berrerabilera eta trukea sustatuko duen AztarriTruk azoka egingo dute topaketon baitan frontoian. Hitzordu horri begira, urteroko aldez aurreko material bilketa bideratuko dute ostegun eta ostiral honetan, hilaren 18an eta 19an Sutegiko erakustaretoan. Hemen informazio gehiago eta topaketon egitarau osoa:
"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 19, ostirala
17:30-19:30 Abenduaren 20ko AztarriTruk berrerabilera eta truke azokarako arropa, liburu edota disko bilketa Sutegiko erakustaretoan.
Abenduaren 19ra arte
Topaketen baitako hilaren 22ko sorkuntza edota hilaren 24ko talo tailerretan izena emateko aukera helbide honetan: instagram.com/arrobitxulo/
Abenduak 19, ostirala
18:30 San Tomas festa DBHko gazteentzat Askatasuna plazan.
Abenduak 20, larunbata
Frontoian:
11:00 Arrobitxulo badatorrela irudikatzeko mural margoketa auzolanean.
12:00-14:00 AztarriTruk, berrerabilera eta trukea sustatuko duen azoka irekia.
13:00 Hasiera ekitaldia.
Abenduak 22, astelehena
17:30 Sormen multitailerrak Potxoenean. Izen-ematea aurrez bideratuko dute. Herritar orok parte hartu ahalko du saiootan:
-"Bineten artean" komikigintza tailerra, Joseba Larratxe "Josevyski"-rekin.
-"Sortzen" joskintza tailerra Ione Iruretagoienarekin.
-Bertsogintza Lierni Errekondorekin.
18:45 Solasaldi musikatua Ixak Arrutirekin Zumarte Musika Eskolan. Bere musika ibilbidea nolakoa izan den, nolatan eta zergatik hurbildu zen musikara ezagutzeko aukera egongo da. Galderak egiteko aukera izango da.
Abenduak 23, asteartea
17:00 "Etxerako bidean, elkartasuna eta babesa" Harrera elkartekoen hitzaldia Potxoenean.
Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian.
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.
Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzarra erabakiorra eta abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea Udarregi ikastolako erdiko aretoan.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.
Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.