Gabonak

Zumarteko ahots ederrak gabonak musikatzen lehenak

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 18a

Asteazken iluntzean gabonetako kontzertua eskaini zuten Zumarte Musika Eskolako kideek Salbatore elizan.

Eguberri giro beteko emanaldia eskaini dute bart, Zumarte Musika Eskolako ahots ederrek. Urteroko eguberrietako emanaldia eskaini dute Salbatore elizan. Bertako nahiz urrunagoko urte garai honetako kantuak ekarri dizkigute, hizkuntza ezberdinetan abestu dituztenak, bakarka nahiz taldean. Segidan duzue kontzertuko parte hartzaileen zerrenda, baita bakoitzak abesturiko kantuen berri ere.

Emanaldi honekin borobildu du Zumarte Musika Eskolak bere 40. urtemugara heldutako 2025a. Merezitako oporraldira doaz orain, urtarrilera arte.


Zumartekoen eguberrietako kontzertua
Parte hartzaileak: Kantu teknikako ikasleak, Zumarte Txiki Abesbatza eta Zumarte Gazte Abesbatza.

Programa:
Kantu teknikako ikasleak:
-Eneko Zuloaga Giraudo: "Mari Domingi", Herrikoia/Samaniego kantari.
-Maialen Iruretagoyena Lazcano: "I´ll be home for Christmas". Crosby, B. / Mold.: Lovado, D.
-Niko Zurutuza Santamartina: "Santa Claus is coming to town". Reser, H. & His Orchestra / Mold.: Edurne.
-Erik Palma Barbero: "Mi burrito sabanero". Blanco, H. / Mold.: Karaokemedia.
-Lur Irazusta Martin: "All I want for Christmas is you". Carey, M.

Zumarte Txiki Abesbatza:
-"Artzai burutxuri bi". Herrikoia / Mold.: Torres, A.M.
-"Olentzero". Izaro.

Zumarte Gazte Abesbatza:
-"Ave Maria". Kocsár, M.
-"Gloria zeruetan". Zavala, M.T.
-"Elule dio, elule". Azurza, D.
-"Snowman". Sia & Kurstin, G. / Mold.: Benz, S.

Zumarte Abesbatzak:
-"O, gau santu!". Adam, A. / Mold.: Elizasu, I. & Etxabe, J.I.