Gabonak

650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

Larunbatean, abenduaren 27an egingo da 650 Usurbil Bizi herri egitasmoko otarren banaketa, zozketa bezperan. Ordura arte parte har dezakezue herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz hornituriko saskiok etxeratzeko ahaleginean.

Herriko 16 saltokietan erosketak egitearen truke larunbatean, abenduaren 27an zozketatuko diren 650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko azken egunak dituzue honako hauek. Guztira, herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz hornituriko ehun saski osatu dituzte.

Idatzizko sorkuntza lanak, diskak, sagardoa, osagarriak, jatekoa, apaingarriak... eta gehiago. Herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz ezin hornituagoa dator Kulturguneak, Udalak eta Hurbilagok sustaturiko 650 Usurbil Bizi otarra. Guztira, Usurbilgo 33 ekoizleek eta sortzaileek parte hartu dute egitasmoan eta 16 saltokiek egin dute bat. Saltoki horietan egindako erosketen truke eskuratu ahalko dituzue 650 Usurbil Bizi otarren zozketarako txartelak hilaren 26ra arte.


650 Usurbil Bizi otarra
Parte hartzaileak
-33 ekoizle eta sortzaile: Aginaga sagardotegia, Aialde Berri sagardotegia, Alkartasuna Kooperatiba, Ameba, Arenza, Arkaitz Portularrume, Azi, Basatxerri, Borda txuri-Lumagorri, Bordatxo esneak, Edorta Agirre, Elhuyar Fundazioa, Ione Iruretagoiena, Iruin sagardotegia, Jakoba Errekondo, Jose Mari Zaldua-Sari Frutak, Joseba Tapia, Jurgi Fuentes, Maider Alzaga, Makaë, Mihise, Mikel Zubelzu, Noaua! Kultur Elkartea, Olatz Zabaleta, Pako Orbegozo, Rukula, Saizar sagardotegia, Urdaira sagardotegia, Usurbilgo Sagastia, Viafara, Xükâ eskuz egina, Yolanda Arrieta, Zaparra.
-Hamasei saltoki: Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna Kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia,  Iratze natur-denda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opil goxo, Otar-Goxo, Usurbil Optika. 

Abenduaren 26ra arte
650 Usurbil Bizi Otarren zozketan parte hartzeko txartelak eskuratzeko aukera herriko 16 saltokietan eginiko erosketen truke.

Abenduak 27, larunbata
13:30 Bezperan zozketaturiko 650 Usurbil Bizi 100 otarren banaketa ekitaldia Usurbilgo frontoian.

Antolatzaileak: Hurbilago, Kulturgunea eta Udala.