Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 23a

Usurbil Kirol Elkarteak antolaturiko hitzordua larunbat honetan, abenduaren 27an izango da.

Gazte usurbildarraren omenez Usurbil Kirol Elkarteak hamaseigarrenez antolaturiko urteroko eskubaloi txapelketa larunbaterako, abenduaren 27rako iragarri dute Oiardo kiroldegian. Kadeteen mailako zazpi eskubaloi talde elkartuko ditu hitzorduak; etxekoak eta Gipuzkoa nahiz Bizkaiko beste sei klubetako ordezkariak, lagunarte giroan deitutako egun osoko txapelketan.

Mirotzen omenezko kadeteen mailako 16. eskubalaloi txapelketa
Eguna: abenduak 27, larunbata.
Ordutegia:
09:00-20:00.
Tokia: Oiardo kiroldegia.
Parte hartzaileak: Usurbil K.E., S.C.D.R. Anaitasuna, Barakaldo, Basauri E.T., Pulpo E.K., Tolosa C.F., Zarautz Z.K.E.

Neskak
09:00 Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:00 Pulpo E.K.-Aiala Z.K.E.
11:00 Usurbil K.E.-Basauri E.T.
12:00 Pulpo E.K.-Anaitasuna.n
13:00 Tolosa C.F.-Basauri E.T.n
14:00 Aiala Z.K.E.-Anaitasuna.n
16:00 5. eta 6. postuak.n
17:00 3. eta 4. postuak.n
18:15 Finala.

Mutilak
09:30 Usurbil K.E.-Pulpo E.K.
10:30 Tolosa C.F.-Amenabar Z.K.E.
11:30 Usurbil K.E.-Barakaldo.
12:30 Tolosa C.F.-Anaitasuna.
13:30 Pulpo E.K.-Barakaldo.
14:30 Amenabar-Anaitasuna.
16:30 5. eta 6. postuak.
17:30 3. eta 4. postuak.
19:15 Finala.
20:00 Sari banaketa.

Oharrak:
-Partidak bi zatiko 12 minutukoak izango dira, minutuko atsedenaldiarekin.  -Finalak 15 minutuko bi zatikoak izango dira.
-Bazkaria Agerialdeko jangelan egingo da, 13:00-15:30 artean.

Antolatzailea: Usurbil K.E.