Udaletxea eta Potxoenea
Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo dira zerbitzuok.
Garbigunea
Irailaren 15az geroztik, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute, baita jaiegunotan ere; abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an. Hilaren 24ari dagokionean, zabalik izango da, 10:15-14:50 artean.
Sutegi udal liburutegia
Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da, baita asteotako larunbatetan ere. Bestalde, urtarrilaren 2an eta 5ean, 10:00-13:00 artean irekiko dute. Gainerakoan, ohiko ordutegian zabalduko dute: goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Oiardo kiroldegia
Liburutegiaren antzera, abenduaren 24an, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da. Gainerako egunetan ohiko ordutegian zabalduko dute urtea amaitu arte:
-Lanegunak: 07:00-22:00.
-Larunbatak: 09:00-21:30.
-Igande eta jai egunak: 09:00-13:30.
2026tik aurrera, ordutegi zabalagoa izango du Kiroldegiak Udalak jakinarazi duenez:
-Lanegunak: 06:30-21:30.
-Larunbatak: 08:30-21:30.
-Igande eta jai egunak: 08:30-14:30.
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
Emakumeon Etxea
Abenduaren 23tik urtarrilaren 1era itxita egongo da Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxea.
KzGunea
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra itxita egongo da KzGunea. Urtarrilaren 7tik aurrera, arratsaldez, 16:00-20:00 artean, irekiko dute.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Bidez bide
Usurbilgo herri eta auzoak lotzen dituen doako bus-taxi zerbitzua goizez bakarrik izango da martxan abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, hiru egun horietan arratsaldez ez da zerbitzurik izango. Alegia, 7:20-8:45, 10:20-11:45 eta 13:20-14:45 artean eskainiko da soilik Udalaren eta Behemendiren zerbitzu hori. Jaiegunak ez diren gainerako egunetan ohiko ordutegian ibiliko da. Informazio gehiagorako: 630 643 596.
Euskotren
Abenduaren 24ko eta 31ko azkeneko tren zerbitzuak:
-Usurbildik Donostiarantz: 19:54, 20:24, 20:54.
-Usurbildik Oriorantz: 18:34, 19:04, 19:34, 20:04.
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko zerbitzu bakarrak:
-Usurbildik Donostiarantz: 13:24, 18:24, 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
-Usurbildik Oriorantz: 11:04, 17:04, 18:04, 19:04, 20:04, 21:04, 22:04.
Informazio gehiagorako:
-Euskotren: euskotren.eus / 944 333 333.
Lurraldebus
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Donostiarantz, 20:45ean Usurbildik Oriorantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra (11:10ean Usurbildik Donostiarantz eta 12:30etan Usurbildik Oriorantz) eta arratsaldez, ohiko jaiegunetako zerbitzua 18:10etatik aurrera Usurbildik Donostiarantz eta 18:30etatik aurrera Usurbildik Oriorantz.
UK49G (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean:
Usurbildik Donostiarantz: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.
BU02 (Usurbil-ospitaleak):
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzuak: 19:45ean Usurbildik ospitalerantz eta 20:30ean ospitaletik Usurbilerantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: igandeetako ordutegia.
BU10 (Usurbil-Hernani):
-Abenduaren 24ko eta 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Hernanirantz eta 19:55ean Hernanitik Usurbilerantz.
-Abenduak 25, urtarrilak 1: Usurbildik Hernanirantz 16:15-21:15 artean eta Hernanitik Usurbilerantz 16:55-21:55 artea, igandeetako ohiko zerbitzuak.
Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus / 900 300 340.
NOAUA! Kultur Elkartea
Bi asteotan (abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an) ez dugu astekaririk argitaratuko. Datorren aldizkaria urtarrilaren 9an argitaratuko dugu. Tarte horretan, webgunea elikatzen jarraituko dugu.