Postontzian jasoko zenuten honez gero, aste honetako NOAUA! aldizkaria. Ohi baino mardulagoa izan da. Hain zuzen, astekariarekin batera, gabonetako gehigarria eta 2026ko egutegia plazaratu ditugu. Horiexek izan dira, aurtengoari dagokionean, 2025eko azken argitalpenak. Hurrengo urtera arte, ez da astekari gehiago izango. Izan ere, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an ez dugu aldizkaririk kaleratuko. Datorren argitalpena, 1059. NOAUA! astekaria urtarrilaren 9an jasoko duzue. Zenbaki horri begirako oharrik baduzue, ohiko bideotatik helarazi ditzakezue: 943 360 321 telefono zenbakiaren nahiz elkartea@noaua.eus helbidera email bat bidalita.
Ordura arte, hurrengo asteotan, web orri hau elikatzen jarraituko dugu.
Bazkidetza
Gogoan izan, kultur elkarte honetako bazkide izateko aukera duzue. Hartara, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Elkarte honek lotutako dinamikei dagokienean. Udazkeneko euskarazko film berrienen zikloa eskaini, publizitatea jartzen duzuenon nahiz bazkideon artean esker ona adierazteko otarrak zozketatu edota duela astebete ospaturiko San Tomas azokaren ondotik, urtarrilean Kulturaldia datorkigu. Urte hasieran eskainiko dizkizuegu xehetasun gehiago.