Gabonak

Mari Domingirentzako eta Olentzerorentzako gutunak uzteko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

Hainbat tokietan eskuragarri dituzue, gure artera heltzear diren bi pertsonaia estimatuei gutunak helarazteko etxetxo formako postontzi ezagunak.

Heltzear dira Mari Domingi eta Olentzero gure artera. Astearte honetan, abenduaren 23an lehen agerraldia Aginagan finkatua dago eta biharamunean, abenduaren 24an herri erdigunean edota Santuenean.

Gogoan izan, Mari Domingiri eta Olentzerori zuzenduriko gutunak biltzeko postontziak jarriak daudela ohiko tokietan; albiste honi atxikitako irudikoa, esaterako, Sutegi udal liburutegian duzue. Bi pertsonaiak gure artera heldu arte izango da gutunon bilketa.

Aipatu moduan, astearte eta asteazken honetan, abenduaren 23an eta 24an helduko dira Mari Domingi eta Olentzero gure artera:

Mari Domingiren eta Olentzeroren bisitak
Abenduaren 23ra arte
Mari Domingiri eta Olentzerori gutunak helarazteko etxetxoak hainbat lekuetan.

Abenduak 23, asteartea
18:00
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Aginagako Eliza Zaharrera.
Zehaztasunak: "Menditik jaitsiko da Olentzero eta Eliza Zaharrean bukatuko du ibilbidetxoa. Bertan, eskutitza emateko aukerarekin batera, gaztainak banatuko dira euskal gabon kantekin girotuz".

Abenduak 24, asteazkena
17:30 Kalezarko Egurtzegi paretik kalejira. Ibilbidea: Kalezar, Aliprox ondoko biribilgunea, Mikel Laboa plaza, Dema plaza.
Oharra: adi, eguraldiak kalejiraren noranzkoa, ibilbidea bera aldarazi dezake, iaz gertatu zen moduan.
Zehaztasunak: “Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Galtzagorriek bihurrikeriaren bat egingo dute Mikel Laboa plazan eta ondoren, dema plazan nahi duenak Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango du”, iragarri dute antolatzaileek. Prestaketa lanetan aritu dira lankidetzan Udala, hainbat herritar eta eragile".

18:00 Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera Santueneara.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.