Gabonak

Harane Txapelketa jokoan astelehen goiz honetan

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

2015ean jaiotako alebinen arteko lagunarteko txapelketa antolatu du Usurbil F.T.-k astelehen goiz honetan, abenduaren 22an, Haranen.

Negu hasierako oporraldi betean diren futbolari gaztetxoen topaketa astelehen honetan, abenduaren 22an, Haranen. Futbol zelaiaren izena daraman txapelketa antolatu du 50 urteak  ospatzeko ziklo betean den Usurbil F.T.-k. Etxekoek eta haiekin beste zazpi klubetako ordezkariak parte hartzen ari dira hitzorduan. Denak, 2015ean jaiotako lehen urteko alebinak dira.

Hiru orduz luzatuko den lehiaketan bi multzotan banatuko dira taldeak eta haien artean jokatuko dituzte partidak 12:00ak arte. Azken ordubetean, amaiera fasea jokatuko da bi multzoetako taldeen artean.

50. urtemugako katalogoa
Harane txapelketa jokoan den artean, Harane goiko lokala banaketa gunea izango da. Izan ere, 50 urte bete ditu jada Usurbil F.T.-k. Azaroaren 1ean Sutegin izandako Bertsoderbiaren eskutik murgildu ziren mende erdiko ospakizunen zikloan.

Testuinguru horretan, produktuen katalogoa plazaratu Usurbil F.T.-k. Facebook sare sozialean duzue ikusgai @harane.usurbilft helbidean. Bertan den lotura baten bidez egin daitezke eskaerak. Bestela, Haraneko tabernan presentzialki eskaera orria beteta egin daiteke eskabidea. Abenduaren 21era arte eginiko eskaerak astelehen honetan, hilaren 22an banatuko dituzte, 11:00-13:00 artean Haraneko goiko lokalean.

Futbola Haranen
Abenduak 22, astelehena
10:00-13:00
Harane Txapelketa, Haranen.
Eguna: abenduak 22, astelehena.

Parte hartzaileak (2015ean jaiotako lehen urteko alebinak):

-A multzoa: Usurbil FT, Añorga KKE, Arrupe Chaminade, Mundarro KE.
-B multzoa: Touring KE, Orioko FT, Lazkao KE, Ostadar SKT.

Partidak:
A multzoa (Haraneko taberna aldeko zelai zatia)
10:00
Usurbil-Arrupe
10:20 Añorga-Mundarro
10:40 Arrupe-Añorga
11:00 Usurbil-Mundarro
11:20 Usurbil-Añorga
11:40 Mundarro-Arrupe
12:00 A multzoko 3.-B multzoko 4.
12:20 A multzoko 1.-B multzoko 2.
12:40 Finala

B multzoa (Saizar aldeko zelai zatia)
10:00
Orioko-Ostadar
10:20 Touring-Lazkao
10:40 Touring-Ostadar
11:00 Lazkao-Orioko
11:20 Ostadar-Lazkao
11:40 Touring-Orioko
12:00 B multzoko 3.-A multzoko 4.
12:20 B multzoko 1.-A multzoko 2.
12:40 3. eta 4. postuak

Antolatzailea: Usurbil F.T.