Gabonak

Hainbat dinamika gaurtik, oporretan diren gaztetxoentzat

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

Egunotako lehen ekintzen ondotik, datozen hiru asteotan zer eginik ez zaie faltako Usurbilgo haur eta gazteei. Oporraldian dira baina ez dute aspertzeko tarterik izango. Hona hemen, hainbat eragileek haientzat guztientzat antolaturiko ekimenen berri:

Haur eta gazteentzako hitzorduen eskaintza
Abenduak 22, 23, 26
Goizean, Gaztelekutik Txuri Urdinera irteerak.
Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 22, 23, 26, 27
10:30-12:00 Ixabel Agirresaroberen antzerki tailerra 8-12 urte artekoentzat Kalezarko Pelaioenean.
Antolatzailea: Belmonte auzo elkartea.

Abenduak 23, asteartea
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Gaztain banaketa Aginagako Eliza Zaharrean.

Abenduak 24, asteazkena
Mari Domingi eta Olentzero:
17:30 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira abiatzea Kalezarko Egurtzegitik.
18:30ak aldera, Usurbilgo plazara iritsiera. Eguraldiaren arabera, ibilbidea alda daiteke.
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.
18:00 Santuenean.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 28, igandea
18:00 “Sasi guztien gainetik... Gala magikoa” Sutegiko auditorioan.

Abenduak 29, astelehena
17:00 Buztinarekin jolasean Santueneako ludotekan (Santuenea 16).
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Abenduak 30, asteartea
16:30 Mahai jolasen topaketa Santueneako ludotekan (Santuenea 16, kalean).
Antolatzailea: Santuenea K.E.

Abenduak 31, asteazkena
17:00 Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa frontoitik.
Antolatzailea: Hurbilago elkartea.

Urtarrilak 2-4, ostiraletik igandera
11:00-13:00 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, astelehena
Erregeen etorrera:
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
12:00 Postariaren etorrera eta jolasak postariekin.
12:30 Postariari eskutitzak eman.
17:00 San Estebandik irteera.
19:30 Harrera frontoian.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 7, asteazkena
17:00 Buztina margotzea Santueneko ludotekan (Santuenea 16).
Antolatzailea: Santuenea K.E.

Urtarrilak 11, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.