Urtero moduan, abenduaren 22 honetan jokoan da Gabonetako Loteria Madrilen. Penintsulan barrena, aurreko egun, aste eta hilabeteetan saldutako loteria-billeteen artean hainbat izango dira sarituak gaurkoan. Dagoeneko sari bat baino gehiago jakinarazi dituzte Madrilen egiten ari diren zozketa ezagunean.
Haietako bat, Usurbilen egokitu da, Urbil merkatalgunean hain zuzen. Bosgarren sarietako bat izan da. 23.112 izan da zenbaki saritua. Zenbaki horren hiru serie Hego Euskal Herrian salduak zituzten; bi Bilbon, eta hirugarrena, aipatu moduan, Urbil merkatalguneko loteria salmenta postuan. Bizkaiko hiriburuan, zenbaki horrekin 120.000 euro banatu dituzte; diru kopuru horren erdia, 60.000 euro Urbilen.