Badator, badator Olentzero. Astearte honetan, abenduaren 23an egingo du lehen agerraldia, aurreko urteen antzera, Aginagan. Mendi aldetik jaitsiko da Sekañako bidegurutzera eta handik Eliza Zaharrerako ibilbidea osatuko du. Apain-apain egina egongo den Eliza Zahar horretan harrera egingo zaio, gaztain janarekin edota gabon kanta artean. Nahi duenak, eskarien gutuna helarazi ahalko dio, gainera.
Aginagako bisitaren ondotik, asteazkenean helduko dira Mari Domingi eta Olentzero udalerriko beste hainbat eremuetara:
Mari Domingiren eta Olentzeroren bisitak
Abenduaren 23ra arte
Mari Domingiri eta Olentzerori gutunak helarazteko etxetxoak hainbat lekuetan.
Abenduak 23, asteartea
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Aginagako Eliza Zaharrera.
Zehaztasunak: "Menditik jaitsiko da Olentzero eta Eliza Zaharrean bukatuko du ibilbidetxoa. Bertan, eskutitza emateko aukerarekin batera, gaztainak banatuko dira euskal gabon kantekin girotuz".
Abenduak 24, asteazkena
17:30 Kalezarko Egurtzegi paretik kalejira. Ibilbidea: Kalezar, Aliprox ondoko biribilgunea, Mikel Laboa plaza, Dema plaza.
Oharra: adi, eguraldiak kalejiraren noranzkoa, ibilbidea bera aldarazi dezake, iaz gertatu zen moduan.
Zehaztasunak: “Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Galtzagorriek bihurrikeriaren bat egingo dute Mikel Laboa plazan eta ondoren, dema plazan nahi duenak Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango du”, iragarri dute antolatzaileek. Prestaketa lanetan aritu dira lankidetzan Udala, hainbat herritar eta eragile".
18:00 Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera Santueneara.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.