Panpa-lezka kentzeko deialdia astearterako

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

Anerreka ingurumen elkarteak panpa-lezka kentzeko saioa antolatu du abenduaren 23rako.

Anerreka
Usurbilgo ingurumen elkarteak panpa-lezka kentzeko azaroaren 29an eginiko Foru Aldundiak eskainitako formazio saioaren ondotik, hilaren 23an, goizeko 10:00etan Ugartondoko konposta-gunean biltzeko hitzordua finkatu dute, panpa-lezka kentzeko. Bertaratu eta ekimenean parte hartu nahi duenak "gogoratu, hosto ertz zorrotzak dauzkala panpa-lezkak eta eskuak babesteko gomendagarria dela eskularruak ekartzea".


Antzerkigintza tailerra Pelaioenean

Ixabel Agirresarobek Belmonte auzo elkarteak antolaturiko antzerki tailer bat eskainiko du abenduko oporraldi honetan 8-12 urte artekoentzat, Kalezarko Pelaioenean, abenduaren 22an, 23an, 26an eta 27an, goizez, 10:30-12:00 artean.


Arrobitxulo
"Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketak antolatu ditu Arrobitxulo elkarguneak abenduaren 26ra arte. Ziklo horren baitan zenbait tailer. Izen-ematea instagram.com/arrobitxulo/ helbidean ari dira bideratzen.

Abenduak 22, astelehena
17:30 Sormen tailerrak Potxoenean:
-"Bineten artean" komikigintza tailerra, Joseba Larratxe "Josevyski"-rekin.
-"Sortzen" joskintza tailerra Ione Iruretagoienarekin.
-Bertsogintza Lierni Errekondorekin.

Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian.


Santuenea K.E.
Buztinarekin jolastu eta margotzeko saio bana antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak hurrengo neguko oporraldirako. Lehen saioa, abenduaren 29an izango da, 17:00-19:00 artean, auzoko ludotekan, Santuenea 16an, buztinarekin jolasteko. Urtarrilaren 7rako programatu dute bigarren saioa, ordu eta leku berean, "buztina margotzen" izenekoa. Izen-emateko aukera ezberdinak izango dira:
-Bi saioetarako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 2 euro, gainerakoek 7 euro.
-Saio bakarrerako: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, gainerakoek 4 euro.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com


KzGunea
Abenduaren 23ra arte, 09:00-13:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea. Hona hemen, aurtengo azken ikastaroen eta 2026rako programaturiko lehenengoen berri:
-Abenduak 22-23, 09:00-11:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
-Urtarrilak 7-15, 18:00-20:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Urtarrilak 16, 18:00-20:00 “Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli”.
-Urtarrilak 19-30, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Kantu Taldea
Etenaldia izango du hurrengo asteotan Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. 2026an barneratzearekin batera, ordea, ikasturte berriari ekingo diote, hamazazpigarrenari hain zuzen. Astelehenero arratsaldeko 18:00etan elkartzen segiko dute urtarrilaren 12tik aurrera Agerialdeko musika gelan. Urte berriko lehen kantu-jira, aldiz, hilaren 31n egingo dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.


Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.


Dantza garaikide ikastaroa
Asteazkenetan batuko dira kiroldegian, 19:00-20:30 artean. Helduei zuzendua egongo da. Izena emateko, deitu telefono hauetako batera: 657739523 (Marta), 627310660 (Marijo). Prezioa: 40 euro, hilean.