Arrobitxulo elkargunea osatzen duten kultur eta aisialdiko eragileek, gazte mugimenduak nahiz bilgune horretako kide diren norbanakoek antolaturiko "Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitan, oraindik orain guztiz konpontzeke segitzen duen euskal preso politikoen aferari lotutako hitzaldia iragarri dute astearte honetarako, abenduaren 23rako. Harrera elkarteak. 2012an sortutako bilguneak "Euskal Herriran espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten emakume zein gizonezkoen gizarteratzean" laguntzen dihardu, "bizitza duin bat eraiki ahal izan dezaten".
Ekintza gehiago izango dira Arrobitxulokoen topaketen baitan, hilaren 26ra arte. Hemen duzue, hurrengo hitzorduen berri:
"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 23, asteartea
17:00 "Etxerako bidean, elkartasuna eta babesa" Harrera elkartekoen hitzaldia Potxoenean.
Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian.
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.
Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzar erabakiorra Udarregi ikastolako erdiko aretoan.
Ondoren, abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.
Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.