Arrobitxulo

Hiru hitzordu gaur, "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo Eraikitzen" topaketen baitan

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

Azken txanpan diren Arrobitxuloren topaketen baitan asteazken honetan, abenduaren 24an, hiru ekintza programatu dituzte goizetik iluntzera.

Amaierara bidean dira, elkargunekoak iragan astetik abian dituzten "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketak. Ostiralera arte, halere, zenbait hitzordu antolatu dituzte; haietatik hiru, asteazken honetarako, abenduaren 24rako. Goizean, Usurbilgo talogileekin jaki goxo hauek sukaldatzen ikasteko aukera izango da frontoian.

Arratsaldean, bestalde, Aztarrikant kantu saioa iragarri dute eta kantaldi horretan zehar, gazte feministen argazkia aterako dute. Hitzorduotara baserritarrez jantzita agertzeko deia egin du Arrobitxulok.

"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian. 
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.

Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzar erabakiorra Udarregi ikastolako erdiko aretoan. 
Ondoren, abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.

Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.