Gabonak

Olentzero eta Mari Domingi kalejiran helduko dira gaur herri erdigunera

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi. Haranetik behera, Egurtzegi parean hasitako kalejiran egingo zaie harrera asteazken iluntze honetan, herri erdigunean.

Heldu da eguna. Bart, Aginagan lehen harrera egin ostean, asteazken honetan, abenduaren 24an herri erdigunera iritsiko dira Mari Domingi eta Olentzero. Kalezarko Egurtzegi paretik kalejiran herri erdigunera jaistekoak dira. Ibilaldi girotua izango da, aurreko urteen antzera. Amaiera, ordea, eguraldia tarteko, frontoian egingo dute.

Santuenean ere kalejira antolatu du asteazken iluntze honetarako.

Mari Domingiren eta Olentzeroren bisitak
Abenduak 24, asteazkena
17:30 Kalezarko Egurtzegi paretik kalejira. Ibilbidea: Kalezar, Aliprox ondoko biribilgunea, frontoia.

18:00 Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera Santueneara.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.