Pilota

Ibai Murua, Gipuzkoako txapeldun berria

Erredakzioa 2025eko abenduaren 23a

Pagazpeko pilotariak Kuku pilota elkarteko Acosta jokalaria gainditu zuen errendimendu kategoriako final handian. 

Gipuzkoako Infantil 3. Mailako finala aurreko astebukaeran jokatu zen Anoetako Alkartasuna pilotalekuan.
Ibai Muruak (Pagazpe) eta Acostak (Kuku) joko bana irabazi zuten. Hirugarren jokoa 4 tantora argitu behar zen eta 4-3 nagusitu zen Murua gaztea. Zorionak!