Herriko 16 saltokietan erosketak egitearen truke larunbatean, 650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko aukera izan da asteotan. Herriko saltokietako bezeroen, parte hartzaileen arteko zozketa ostiral honetan, abenduaren 26an egingo dute. Bihar, hilaren 27an, herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz hornituriko ehun saskiok larunbatean banatuko zaizkie zozketa horretako onuradunei, 13:30ean frontoian egingo den ekitaldi bidez.
Idatzizko sorkuntza lanak, diskak, sagardoa, osagarriak, jatekoa, apaingarriak... eta gehiago. Herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz ezin hornituagoa dator Kulturguneak, Udalak eta Hurbilagok sustaturiko 650 Usurbil Bizi otarra. Guztira, Usurbilgo 33 ekoizleek eta sortzaileek parte hartu dute egitasmoan eta 16 saltokiek egin dute bat.
650 Usurbil Bizi otarra
Parte hartzaileak
-33 ekoizle eta sortzaile: Aginaga sagardotegia, Aialde Berri sagardotegia, Alkartasuna Kooperatiba, Ameba, Arenza, Arkaitz Portularrume, Azi, Basatxerri, Borda txuri-Lumagorri, Bordatxo esneak, Edorta Agirre, Elhuyar Fundazioa, Ione Iruretagoiena, Iruin sagardotegia, Jakoba Errekondo, Jose Mari Zaldua-Sari Frutak, Joseba Tapia, Jurgi Fuentes, Maider Alzaga, Makaë, Mihise, Mikel Zubelzu, Noaua! Kultur Elkartea, Olatz Zabaleta, Pako Orbegozo, Rukula, Saizar sagardotegia, Urdaira sagardotegia, Usurbilgo Sagastia, Viafara, Xükâ eskuz egina, Yolanda Arrieta, Zaparra.
-Hamasei saltoki: Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna Kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia, Iratze natur-denda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opil goxo, Otar-Goxo, Usurbil Optika.
Abenduaren 26an
650 Usurbil Bizi Otarren zozketa.
Abenduak 27, larunbata
13:30 Bezperan zozketaturiko 650 Usurbil Bizi 100 otarren banaketa ekitaldia Usurbilgo frontoian.
Antolatzaileak: Hurbilago, Kulturgunea eta Udala.