Arrobitxulo

Euskal preso politikoen afera hizpide, Harreraren hitzaldian

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 23a

Harrera elkartearen hitzaldia programatu du Arrobitxulo elkarguneak gaur, egunotako topaketen baitan.

 

Euskal preso politikoen aferari lekua egin diote Arrobitxulo elkarguneak egunotako topaketen baitan. Astearte arratsalde honetan, Potxoenean, "Etxerako bidean, elkartasuna eta babesa" izenburupean eginiko hitzaldian, aipatu elkarteak oraindik behin betiko eta erabateko aterabidea eman gabe segitzen duen gai honen egungo errealitateaz jardun du.

2012an sortutako bilguneak "Euskal Herriran espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten emakume zein gizonezkoen gizarteratzean" laguntzen dihardu, "bizitza duin bat eraiki ahal izan dezaten".

Saioa, aipatu moduan, Arrobitxulo elkarguneak antolatu du, egunotan abian dituen "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitan.

Ekintza gehiago izango dira hurrengo egunotan, hilaren 26ra arte. Hemen duzue, hurrengo hitzorduen berri: Harrera elkartekoen hitzaldia Potxoenean. 

"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 24, asteazkena
11:00 Talo tailerra Usurbilgo talogileen eskutik Usurbilgo frontoian. 
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.

Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzar erabakiorra Udarregi ikastolako erdiko aretoan. 
Ondoren, abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.

Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.