Usain ezin gozoagoa zerion asteazken goiz honetan, abenduaren 24an, Usurbilgo frontoiari, "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitan antolaturiko talo tailerrari esker. Belaunaldi gazteena zereginotan trebatzen aritu da, Usurbilgo talogileen taldeko kideek gidaturiko saioan. Antolatzaileek eginiko deialdiari jarraiki, baserritar jantziekin parte hartu dute hitzordu horretan.
Prozesua osoa bistaratu eta landu dute ekitaldian zehar. Trebetasun nabarmena agertu dute talogintzan eta aurrez eskuz landutakoa dastatzen amaitu dute. Tailerra euskal abesti ezagunak ardatz hartuta eginiko bingo musikatuak girotu du.
Talo tailerrarekin hasi dute azken txanpan diren topaketen egun hau. Beste bi deialdi iragarri dituzte arratsalderako:
"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 24, asteazkena
17:30 Aztarrikant frontoitik abiatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia.
19:30 Gazte feministen argazkia Dema plazan.
Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzar erabakiorra Udarregi ikastolako erdiko aretoan.
Ondoren, abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.
Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.