Gabonak

650 Usurbil Bizi otarren eta Hurbilago lasterketaren deialdietan parte hartzeko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

Ostiral goizera arteko tartea izango duzue Hurbilagoren San Silbestre Lasterketan telematikoki izena eman edota 650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko.

Hurbilago San Silbestre Lasterketa
Abenduaren 31ko ekimenean izena emateko azken txanpa duzue. Telematikoki bideratu ahalko duzue izen-ematea, antolatzaileek gertuago.eus atarian zintzilikaturiko estekaren bidez.

Abenduaren 26ko goizeko 9:00ak arte eman ahalko duzue izena helbide horretan. Hortik aurrera, apuntatu nahi baduzue lasterketa egunera arte itxaron beharko duzue. Izan ere, Hurbilago elkartetik jakinarazi dutenez, hilaren 31n 16:00-16:30 artean ere frontoian bertan presentzialki izena emateko aukera egongo da.

Tramite hau egitea ezinbestekoa izango da, lasterketa amaieran egingo diren sarien zozketan parte hartu ahal izateko.

Azken urteotan ugaritu dira lasterkarien artean mozorrotu izan direnak. Antolatzaileek jakianarazi dutenez, mozorro onenak ere saria jasoko du.

Urteko azken lasterketa, abenduaren 31n, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik.

650 Usurbil Bizi Otarra
Herriko 16 saltokietan erosketak egitearen truke 650 Usurbil Bizi otarren zozketan parte hartzeko aukera izango da hilaren 26ra arte. Herriko saltokietako bezeroen, parte hartzaileen arteko zozketa egingo da ostiralean. Biharamunean, hilaren 27an, herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz hornituriko ehun saskiok larunbatean banatuko zaizkie zozketa horretako onuradunei, 13:30ean frontoian egingo den ekitaldi bidez.

Idatzizko sorkuntza lanak, diskak, sagardoa, osagarriak, jatekoa, apaingarriak... eta gehiago. Herri sorkuntzaz eta ekoizpenaz ezin hornituagoa dator Kulturguneak, Udalak eta Hurbilagok sustaturiko 650 Usurbil Bizi otarra. Guztira, Usurbilgo 33 ekoizleek eta sortzaileek parte hartu dute egitasmoan eta 16 saltokiek egin dute bat.


650 Usurbil Bizi otarra
Parte hartzaileak
-33 ekoizle eta sortzaile: Aginaga sagardotegia, Aialde Berri sagardotegia, Alkartasuna Kooperatiba, Ameba, Arenza, Arkaitz Portularrume, Azi, Basatxerri, Borda txuri-Lumagorri, Bordatxo esneak, Edorta Agirre, Elhuyar Fundazioa, Ione Iruretagoiena, Iruin sagardotegia, Jakoba Errekondo, Jose Mari Zaldua-Sari Frutak, Joseba Tapia, Jurgi Fuentes, Maider Alzaga, Makaë, Mihise, Mikel Zubelzu, Noaua! Kultur Elkartea, Olatz Zabaleta, Pako Orbegozo, Rukula, Saizar sagardotegia, Urdaira sagardotegia, Usurbilgo Sagastia, Viafara, Xükâ eskuz egina, Yolanda Arrieta, Zaparra.
-Hamasei saltoki: Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna Kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia,  Iratze natur-denda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opil goxo, Otar-Goxo, Usurbil Optika. 

Abenduak 26, ostirala
650 Usurbil Bizi Otarren zozketa.

Abenduak 27, larunbata
13:30 Bezperan zozketaturiko 650 Usurbil Bizi 100 otarren banaketa ekitaldia Usurbilgo frontoian.

Antolatzaileak: Hurbilago, Kulturgunea eta Udala.