Arrobitxulo

Arrobitxulokoak kantuan plazaratu dira gabon gaueko poteo garaian

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

AztarriKant ekimenarekin girotu du Arrobitxulo elkarguneak asteazken iluntze honetako poteo berezia, egunotarako antolaturiko "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitan.

Kantuz girotu dute gabon gaueko poteo ordu berezia ondoko irudiotako lagunek. Arrobitxulo elkarguneak antolatutako AztarriKant ekimeneko parte hartzaileak dituzue.

Gaur iluntzeko, abenduaren 24ko afalaurreko poteo jendetsuaren aurretik, kantuz blaitu dute herri erdigunea. Euskal abesti ezagunen doinuekin girotu dute kantu-jira berezia, antolatzaileek aurrez eginiko deialdiari jarraiki, baserritar jantziak soinean zituztela.

Ekimen ibiltaria izan da. Aitzaga eta Sutegi inguruan zirela topatu ditugu. Gero herri erdigunean gorago dauden tabernen bueltan eman diote segida AztarriKant ekimenari.