Arrobitxulo

"Gabonetan feministok tradizioak hautsi!"

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 24a

"Gabonetan feministok tradizioak hautsi!" aldarripean, ondoko argazkia atera dute asteazken iluntze honetan, Usurbilgo gazte feministek Mikel Laboa plazan. "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen baitako ekintza izan da. Ostiralean borobilduko dute zikloa.

AztarriKant ekimenarekin batera, albiste honi atxikitako talde argazkiarekin borobildu dute "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen azkenaurreko eguna. Asteazken iluntze honetan, Mikel Laboa plazan bildu dituzte Usurbilgo gazte feministek aipatu irudirako. Bizi ditugun egunoi begirako aldarri argi baten bueltan atera dute talde argazki hori; "gabonetan feministok tradizioak hautsi!" zioen pankartak. 

Arrobitxulo elkarguneak deitutako topaketak azken txanpan dira jada. Ostiralerako, hilaren 26rako deitu dituzte azken hitzorduak:

"Gero bat gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen"
Abenduak 26, ostirala
11:00 Arrobiltzar erabakiorra Udarregi ikastolako erdiko aretoan. 
Ondoren, abenduaren 20an frontoian landutako murala errotzea.
17:30 Ondoezik Usurbilgo elektrotxaranga taldearekin kalejira frontoitik abiatuta, herrian zehar.

Antolatzailea: Arrobitxulo elkargunea.