2025ak berea egin du. Aurreko hamarkadatik jada errotua dagoen ohiturari jarraiki, lasterka bizian agurtuko du herri honek badoakigun urte hau. Herri merkataritzaren eta ostalaritzaren aldeko Hurbilago San Silbestre Lasterketa egingo da asteazken honetan, abenduaren 31n. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da sektore horren aldeko ekimena frontoitik.
Iragan ostiralean, hilaren 26an itxi zuten telematikoki izen-emateko epealdia. Parte hartzeko gogoz izan baina apuntatu gabe direnek gaur bertan, 16:00-16:30 artean frontoian izango dute presentzialki izena emateko aukera. Izen-ematea ezinbestekoa izango da, baldin eta lasterketa amaierako oparien zozketan parte hartu nahi izanez gero behintzat.
Ohi bezala, lasterketak bi itzuli emango dizkio herri merkataritzaren erdigunea dugun eremuari. Izango da mozorrotzeko asmotan denik. Jakin dezazuen, aurreko edizioen antzera, mozorro onena ere sarituko dute ekimenaren amaieran.