Gabonak

Egunotan ere zenbait zerbitzu eten edota ordutegi aldetik egokitu egingo dituzte

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 31

Abenduaren 24ean eta 25ean gertatu bezelaxe, hainbat zerbitzu eten edota ordutegi aldetik egokituko dituzte datozen bi egunotan, hilaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Udaletxea eta Potxoenea
Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo dira zerbitzuok.

Garbigunea
Irailaren 15az geroztik, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute, baita jaiegunotan ere; urtarrilaren 1ean eta 6an. Hilaren 31ri dagokionean, zabalik izango da, 10:15-14:50 artean.

Sutegi udal liburutegia

Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da, baita asteotako larunbatetan ere. Bestalde, urtarrilaren 2an eta 5ean, 10:00-13:00 artean irekiko dute. Gainerakoan, ohiko ordutegian zabalduko dute: goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Oiardo kiroldegia
Liburutegiaren antzera, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da. Adi, 2026tik aurrera, ordutegi zabalagoa izango du Kiroldegiak Udalak jakinarazi duenez:
-Lanegunak: 06:30-21:30.
-Larunbatak: 08:30-21:30.
-Igande eta jai egunak: 08:30-14:30.

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus

Emakumeon Etxea
Urtarrilaren 1era arte itxita egongo da Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxea.

KzGunea
Urtarrilaren 6ra itxita egongo da KzGunea. Urtarrilaren 7tik aurrera, arratsaldez, 16:00-20:00 artean, irekiko dute.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Bidez bide
Usurbilgo herri eta auzoak lotzen dituen doako bus-taxi zerbitzua goizez bakarrik izango da martxan abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean, egun horietan arratsaldez ez da zerbitzurik izango. Alegia, 7:20-8:45, 10:20-11:45 eta 13:20-14:45 artean eskainiko da soilik Udalaren eta Behemendiren zerbitzu hori. Jaiegunak ez diren gainerako egunetan ohiko ordutegian ibiliko da. Informazio gehiagorako: 630 643 596.

Euskotren
Abenduaren 31ko azkeneko tren zerbitzuak:
-Usurbildik Donostiarantz: 19:54, 20:24, 20:54.
-Usurbildik Oriorantz: 18:34, 19:04, 19:34, 20:04.

Urtarrilaren 1eko zerbitzu bakarrak:
-Usurbildik Donostiarantz: 13:24, 18:24, 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
-Usurbildik Oriorantz: 11:04, 17:04, 18:04, 19:04, 20:04, 21:04, 22:04.

Informazio gehiagorako:
-Euskotren: euskotren.eus / 944 333 333.

Lurraldebus
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Donostiarantz, 20:45ean Usurbildik Oriorantz.
-Urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra (11:10ean Usurbildik Donostiarantz eta 12:30etan Usurbildik Oriorantz) eta arratsaldez, ohiko jaiegunetako zerbitzua 18:10etatik aurrera Usurbildik Donostiarantz eta 18:30etatik aurrera Usurbildik Oriorantz.

UK49G (Zumaia-Donostia):
-Urtarrilaren 1ean:
Usurbildik Donostiarantz: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.

BU02 (Usurbil-ospitaleak):
-Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: 19:45ean Usurbildik ospitalerantz eta 20:30ean ospitaletik Usurbilerantz.
-Urtarrilak 1: igandeetako ordutegia.

BU10 (Usurbil-Hernani):
-Abenduaren 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Hernanirantz eta 19:55ean Hernanitik Usurbilerantz.
-Urtarrilak 1: Usurbildik Hernanirantz 16:15-21:15 artean eta Hernanitik Usurbilerantz 16:55-21:55 artea, igandeetako ohiko zerbitzuak.

Informazio gehiagorako: lurraldebus.eus / 900 300 340.


NOAUA! Kultur Elkartea
Abenduaren 26an bezalaxe, urtarrilaren 2an ere ez dugu astekaririk argitaratuko. Datorren aldizkaria urtarrilaren 9an argitaratuko dugu. Tarte horretan, webgunea elikatzen jarraituko dugu.