Gabonak

2026ari ongi etorria emateko bi hitzordu aukeran

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 31

Gautxorientzat nahiz goiztiarrenentzat, hitzordu bana izango da badatorkigun 2026ari ongi etorria emateko.

Urte zaharra agurtu eta berriari harrera egiteko unea heltzear da. Gauerdiko hamabi kanpai hotsen ondotik, 2026ari harrera egiteko ospakizunak datoz. Usurbilen urte berriari harrera nahieran egiteko aukera izango da. Izan ere, gautxoriek goizaldeko 1:00ean hasita frontoian gerri-buelta biziki mugiarazteko aukera izango dute Andoni DJarekin. Usurbilgo Udalak antolaturiko hitzorduarekin frontoia dantzaleku bilarakaraziko dute eta horixe izango da hain zuzen, 2026a estreinatzeko udalerri honek izango duen lehen hitzordua.

Andatzara txangoa
Bigarrena, egunsentian helduko da. Goiztiarrenek azken urteotan indartzen joandako ohitura berritzeko aukera izango dute Andatzan. Bertara igo eta hamaiketako orduan, talde argazki batekin ongi etorria emango diote 2026ari.

Lehenago abiatuko dira, ordea, Andatzarantz, nor bere bidetik eta erritmoan. Halere, jakinarazi dutenez, taldean joan nahi duenarentzat, urtarrilaren 1ean goizeko 9:00etan Santueneko frontoitik taldetxo bat abiatuko da urtero moduan.

Haiei aurre hartuko dietenak Ziortza Gazte Elkartekoak izango dira. Izan ere, urtea agurtzeko txangoa egin asmo dute bertara asteazken honetan, abenduaren 31n. 9:30etan abiatuko dira udaletxe paretik.