Gabonak

Hurbilagoren eremua ere argiztatua eguberriotan baita ohi baino auzo gehiago ere

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 27a

Herri merkataritzaren erdigunea eta ohi baino Usurbilgo herri eta auzo gehiago gauero argitan dira ospakizun asteotan.

Usurbilgo erdigunean Zubiaurrenea edota Erreka Txiki kaleek bat egin duten eremuko biribilguneak ongi etorri mezu argiztatua du asteotan; "Hurbilago Ongi Etorri" dioena. Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkarteen etxetxo argiztatuen bueltan jarria dago. 

Urte garai honetan herri merkatzaritza eta ostalaritza pizteko egiten den keinu sinbolikoa izan ohi dira Jokin Eizagirre herrikideak sortutako apaingarriok. Iaz, herri erdigunean soilik ez, Usurbilgo herri eta auzo gehiagotara hedatu nahi izan zuen gabon garaiko girotzea; Txokoalde, Zubieta, Aginaga edota Santueneara. Aginagako Eliza Zaharraren atarian, esaterako, ala formadun irudi argiztatua ikus dezakezue asteotan.

Aurtengoan, estreinakoz, Kalezarko plaza nagusia ere argiztatu dute, ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan. Olentzeroa ere jarri dute bertan. Pelaioeneatik igarotzen den Belmonte kalearen Kalezarko erdigunerako bi sarbideetan eguzkilore formako irudi argiztatuak ere eseki dituzte.