Gabonak

Hurbilagoren kanpainako bostetik urrezko hiru bonboi agertu dira

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 27a

Hurbilagoren urteko kanpaina gozoenak lehen sarituak baditu dagoeneko. Urrezko hiru bonboi egokitu zaizkie, merkatarien eta ostalarien elkarteak helerazitako irudiotako herrikideei.

10.000 ziren zirkulazioan zebiltzan bonboiak, jatekoak denak, bost izan ezik. Izan ere, haietatik bost urrezkoak ziren eta saria zekarten. Lehenengoak agertu direla jakinarazi du Hurbilago elkarteak.

Gogoan izan, udazken honetan abiarazi zuen Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkarteak urteko kanpaina gozoena; bonboi ederrena. Aipatu moduan, 10.000 bonboi jarri zituen zirkulazioan elkarteko kide diren saltokietan. Erosketak egitearen truke, bonboi bat eskura zitekeen; aipatu moduan, ia denak, jatekoak, bost izan ezik. Bost urrezkoak ziren. Urrezkoa egokitzen zitzaionari, herriko dendetan xahutzeko 100 euroko erosketa balea eskuratuko zuela iragarri zuen Hurbilagok.

Bost urrezko bonboi haietatik hiru jada atera dira zirkulaziotik. Hemen dituzue, urrezko hiru bonboien irabazleak aipatu elkarteak helarazitako irudiotan: