Arrobitxulo

Ondoezik taldeak festa giroan agurtu ditu Arrobitxuloren topaketak

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 26a

Usurbilgo elektrotxaranga talde gazteak gogotik girotu du ostiral iluntze honetan, Arrobitxuloren topaketen amaiera.

Euskal abesti ezagunen erritmo biziak borobildu ditu aurtengoz, "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketak. Iragan astetik gaur arte izandako ekimen zikloa, ondoko irudiotako herriko musika taldeak borobildu du; Ondoezik elektrotxarangako kideek.

Ostiral iluntze honetan, abenduaren 26an, frontoian eskainitako emanaldiko irudiak dituzue albiste honi atxikitakoak. Euskal kantu biziekin plazaratu dira eta haiekin amaiera musikatua eman diote Arrobitxulo elkarguneko kideek abenduaren 15az geroztik gaur arte antolaturiko ekimen sortari.