Etxekoek abiarazi dute Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 27a

Usurbil K.E.-ko taldeek ekin diote aipatu bilguneak larunbat honetan, abenduaren 27an, Oiardo kiroldegian antolaturiko Mirotzen omenezko eskubaloi txapelketari.

Abian da Mirotzen omenezko kadeteen arteko hamaseigarren eskubaloi txapelketa. Egun osoz, 9:00etan hasita iluntzeko 20:00ak arte zazpi kluben arteko neurketak jokatuko dira Oiardo kiroldegiko pistan. Segidan duzue, partida horien guztien hitzoduen berri.

Usurbil K.E.-k ordezkaritza bikoitza izango du ekimen honetan; nesken eta mutilen taldeen parte hartzea hain zuzen. Haiek izan dira edizio honi ekiten lehenak. Lehen neurketa neskek jokatu dute Tolosa C.F.-koekin eta bigarrenean, mutilen txanda izan da. Pulpo E.K.-koekin lehiatu dira.

Egunean zehar jokatuko diren partiden ondotik, 18:15etan hasiko dira finalak. 20:00etan izango da, azkenik, sari banaketa ekitaldia.

Mirotzen omenezko kadeteen mailako 16. eskubaloi txapelketa
Eguna: abenduak 27, larunbata.
Ordutegia:
09:00-20:00.
Tokia: Oiardo kiroldegia.
Parte hartzaileak: Usurbil K.E., S.C.D.R. Anaitasuna, Barakaldo, Basauri E.T., Pulpo E.K., Tolosa C.F., Zarautz Z.K.E.

Neskak
09:00 Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
10:00 Pulpo E.K.-Aiala Z.K.E.
11:00 Usurbil K.E.-Basauri E.T.
12:00 Pulpo E.K.-Anaitasuna.
13:00 Tolosa C.F.-Basauri E.T.
14:00 Aiala Z.K.E.-Anaitasuna.
16:00 5. eta 6. postuak.
17:00 3. eta 4. postuak.
18:15 Finala.

Mutilak
09:30 Usurbil K.E.-Pulpo E.K.
10:30 Tolosa C.F.-Amenabar Z.K.E.
11:30 Usurbil K.E.-Barakaldo.
12:30 Tolosa C.F.-Anaitasuna.
13:30 Pulpo E.K.-Barakaldo.
14:30 Amenabar-Anaitasuna.
16:30 5. eta 6. postuak.
17:30 3. eta 4. postuak.
19:15 Finala.
20:00 Sari banaketa.

Oharrak:
-Partidak bi zatiko 12 minutukoak izango dira, minutuko atsedenaldiarekin. 
-Finalak 15 minutuko bi zatikoak izango dira.
-Bazkaria Agerialdeko jangelan egingo da, 13:00-15:30 artean.

Antolatzailea: Usurbil K.E.