650 Usurbil Bizi Otarrak

Ehun saritu, tokiko ekoizpen eta kontsumoaren alde egiteagatik

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 27a

Larunbat eguerdi honetan, abenduaren 27an, banatu dituzte 650 Usurbil Bizi Otarrak. Ehun herrikide saritu dituzte, tokiko ekoizpenaren, kultur sorkuntzaren eta herriko denden alde egiteagatik.

Ez da egunerokoan hainbeste saritu pozarren ikusten. Urtean behin izaten da Usurbilen; beste behin, udalerri honetako herrigintzan dihardutenen arteko lankidetzari esker.

Larunbat eguerdi honetan, abenduaren 27an banatu dituzte 650 Usurbil Bizi otarrak frontoian eginiko ekitaldian; ehun saski guztira, herri honetako kultur sortzaile eta ekoizleek agerturiko eskuzabaltasunagatik.

Ehun saritu
Usurbilgo Udalak, kultur arloko eragileak biltzen dituen Usurbilgo Kulturguneak eta Hurbilago merkatarien eta ostalarien elkarteak sustaturiko egitasmoa bideratu da azken hilabeteotan laugarren urtez segidan.

Herriko 31 ekoizleek eta kultur sortzaileek emandako haien uztarekin osatu dira ehun otarrak. Gerora, azaroaren 29an eginiko Hurbilagoren Udazkeneko Azokan aurkezturiko otarron zozketan parte hartzeko aukera izan da abenduan zehar, aipatu merkatarien eta ostalarien bilguneko hamasei saltokietan erosketak egitearen truke.

Zoriak egin du gainerakoa. Zortedunak, azkenean, ehun izan dira, irudiotan dituzuenak, gaurko frontoiko ekitaldian otarrak jaso berritan:


-Aizpurua okindegia: Beatriz Etxegoien, Gabino Salsamendi, Txitxo, Susana Martin, Oihane Carro eta Estela Aizpurua.
-Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba: Fernando, Thahis, Maider Usabiaga, Bixente Urbistondo, Sara Alevia, Ane Landa.


-Ane ile-apaindegia: Ana Cisneros, Pakita Uranga, Axen Mindegia, Pepi Odriozola, Florita Uranga, Maria Luisa Manterola.
-Arruti harategia: Iñaki Zugasti Olazabal, Agurtzane Alkorta, Lorea Aranzazistroki, J.M. Irazusta, Marisa Eceiza, Lucas Arrospide.


-Esnaola janari denda: Jose Ramon Lasa, Mª Rosario Zugasti, Antonio Leon, Adur Arrospide, Lupe, Ines.
-Intza ile-apaindegia: Amaia, Nerea Matxain, Ina Lizaso, Nani, Lutxi, Kontxi.


-Artzabalgo baserri-jatetxea: Arantza García, Ludi, Lander, José Ignacio, Otero, Rosario.
-Enar estetika: Alberta Perez Esteban, Rocio Sanchez Lopez, Oihana de la Mata, Nerea Goizueta, Maialen Heras, Maite Muguruza.


-Iratze natur denda: Gabriel, Maite Galdona, Izaskun Usabiaga, Placeres, Lander Mitxelena, Gloria Duque.
-Laurok liburudenda: Jose Manuel, Mikel Martikorena, Nuria Aparicio, Xabier Ikutza, Mari Mar Martin, Mª Carmen.


-Lizardi liburudenda: Maialen Esoain, Goizane, Xiaotin Li, Mari Kruz, Begoña, Ata.
-Lurda mertzeria: Aitziber Aranguren, Bittor Iribar, Aitziber Urruzmendi, Patri Rodriguez, Isabel Chocarro, Ainara Liceaga.


-NI ile-apaindegia: Martina, Prexen, Idoia Arrue, Ibai Azpirotz, Iñaki Uli, Amaiur Errekondo.
-Opil-Goxo: Eneko Eizagirre Camino, Jose Mª Begiristain Irazusta, Maite Uria, Mari Carmen, Zheng ii Rong, Mikel Soroa.


-Otar-Goxo: Saioa Fernandez, Jose Raposo, Amaia Artola Azkue, Maider Alonso, Josune Urdangarin, Rosalia Cambra.
-Usurbil Optika: Lide Iturrioz, Koro Tapia, Olatz Korta, Ainara Ullate, Leire Martinez, Olatz Allur.

-Parte-hartzaile guztien artetik antolakuntzak eginiko zozketako lau sarituak: Ana Zinkunegi, Ion Korta, Izaro Txapartegi, Mª Carmen Oliva.