Lankidetza horretara batu dira egitasmo hau gauzatzeko Usurbilgo Udala, Usurbilgo Kulturgunea eta Hurbilago ostalarien eta merkatarien elkartea. Laugarren urtez segidan, helburu bikoitza izan du 650 Usurbil Bizi Otarren proiektu honek. Batetik, "Usurbilgo ekoizle eta kultur sortzaileen lanak ezagutaraztea" eta, bestetik, "herriko dendetan kontsumoa" sustatzea.
Aurtengoan, Usurbilgo 31 ekoizle eta kultur sortzaile erakarri zituen, 650 Usurbil Bizi Otarren egitasmoko saskietarako haien sorkuntza lanak nahiz produktuak uzteko antolatzaileek azaroan eginiko izen-emate deialdiak. Gerora, gaur banatu baina atzo zozketatu ziren otarrok etxeratzeko ekimenerako herriko saltokietan erosketak egin beharra zegoen. Aurtengoan, Hurbilago merkatarien eta ostalarien elkarteko hamasei saltokiek parte hartu dute.
Haiei guztiei, esker ona adierazi nahi izan diete antolatzaileek. "Eskerrik asko ekoizleei, sortzaileei eta herriko komertzioei halako ekimenak bultzatzeagatik, baita Usurbilgo Udalari, Hurbilagori eta Kulturguneari".
Orain arteko bide horretan sakontzeko gonbita egin dute. "Jarraitu dezagun herrian elkarlanean, jarraitu herrian eragiten eta herriko ekimenetan parte hartzen".
650 Usurbil Bizi otarra
Parte hartzaileak
-31 ekoizle eta sortzaile: Aginaga sagardotegia, Aialde Berri sagardotegia, Alkartasuna Kooperatiba, Ameba, Arenza, Azi, Basatxerri, Borda txuri-Lumagorri, Bordatxo esneak, Edorta Agirre, Elhuyar Fundazioa, Ione Iruretagoiena, Iruin sagardotegia, Jakoba Errekondo, Sari Frutak, Joseba Tapia, Jurgi Fuentes, Maider Alzaga, Makaë, Mihise, Mikel Zubelzu, Noaua! Kultur Elkartea, Olatz Zabaleta, Rukula, Saizar sagardotegia, Urdaira sagardotegia, Usurbilgo Sagastia, Viafara, Xükâ eskuz egina, Yolanda Arrieta, Zaparra.
-Hamasei saltoki: Ane ile-apaindegia, Aizpurua okindegia, Alkartasuna Kooperatiba, Arruti harategia, Artzabal jatetxea, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, NI ile-apaindegia, Intza ile-apaindegia, Iratze natur-denda, Laurok, Lizardi liburu-denda, Lurda, Opil goxo, Otar-Goxo, Usurbil Optika.
Antolatzaileak: Hurbilago, Kulturgunea eta Udala.