Gorazarre eta sariketa ekitaldian bilakatu zuen Euskal Eskubaloi Federazioak eginiko urteroko gala. Oraingo hau, hilaren 26an ospatu zuten Zumaian, bertako Zumaiene ikastolako ekitaldien aretoan. Hitzordua, urtarrilaren 3tik aurrera Katalunian jokatuko den autonomia erkidegoetako selekzioen arteko txapelketan, EAE-k izango dituen sei taldeak babesteko baliatu nahi izan zuten. Sektoreko kideak elkartu zituen ekitaldian hainbat sari eman zituzten eta horien artean, zenbait usurbildarrek jaso zituzten; haietako bi, Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldeak.
Gogoan izan, iragan denboraldi amaieran, lehen nazional mailara igotzea lortu zutela eta maila horretan ari dela lehiatzen denboraldi honetan. Euskadiko txapeldun amaitu izanagatik eta, noski, maila igoera horregatik saritu zuten Saizar Usurbil taldea. Taldeko hainbat kideek hitza hartzeko aukera izan zuten ekitaldian. Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez, "esfortzuak eta konstantziak fruitua ematen dute. Usurbil bezalako herri txiki batek horrelako maila lortzea izugarria da eta belaunaldi berriek ere borrokan tinko jarraitu behar dute".
Hainbat norbanako eskubaloi jolakari ere saritu zituzten; horien artean, Esther Arrojeria Arantzazistroke, bere ibilbide oparoagatik. Kasu honetan, Kalezarkoak aurreko denboraldi amaieran, erretiroa hartzea erabaki zuen.
Euskal selekzioan aritutako bi usurbildar ere nabarmendu zituzten ekitaldian, Usurbil K.E.-k gogora ekarri moduan; Mikel Alzaga hautatzailea eta Aimar Iraeta, jokalari jubenila, pibotea. "Bosgarren urtea du Alzagak hautatzaile bezala, aurreko lauak Xabat Beloki alboan zuela, oraingoan Beloki gabe". Estatuko txapelketa irabazteko borrokatzeko asmoa agertu zuen.
Eskubaloi taldeen bilgunetik gogora ekarri moduan, aipamena ezin zitzaion baita "Benito Mujikari, besteak beste, Hondarribia Kirol Taldeko urteroko infantilen txapelketa antolatzen egindako lanagatik".