Gabonak

Datorren erregeen kabalkadara begirako antortxeroen bilerak gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 2a

Urtarrilaren 5eko erregeen kabalkadan parte hartu asmo dutenen antortxeroen bilerak antolatu ditu Ziortza Gazte Elkarteak, ostiral honetan, urtarrilaren 2an.

Urtea Andatzan agurtu ostean, berriari erregeen kabalkadarekin ekingo dio Ziortza Gazte Elkarteak. Urtarrilaren 5erako egunpasa antolatu du, lehenbizi postarien bisitaren bueltan frontoian bideratuko duen goiz parteko dinamikarekin. Gero, arratsalde partean egingo zaie harrera hiru erregeei.

Aurretik, abenduaren 27ra arte, hitzordu horretan laguntzeko borondatea agertu eta antortxero gisa izena emana zutenentzako bilerak deitu dituzte ostiral honetan, hilaren 2an. "Bileran kabalkadaren funtzionamendua, ordutegiak eta egunean bertan beharko duzuen guztia azalduko da", jakinarazi dute Ziortza Gazte Elkartetik. Ohartarazi dutenez, "bertaratzea beharrezkoa izango da".

Ziortzakoen hurrengo deialdiak
Urtarrilak 2, ostirala
Antortxeroen bilerak:
17:30 DBH1ekoekin.
18:30 DBH 2, 3 eta 4koekin.

Urtarrilak 5, astelehena
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
12:00 Postariaren etorrera eta jolasak postariekin.
12:30 Postariari eskutitzak eman.
17:00 San Estebandik irteera.
19:30 Frontoira iritsi.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.