Oporraldien azken txanpan dira haur eta gazteak. Baina oraindik aisialdiaz gozatzeko tarterik izango dute Usurbilen. Izan ere, ostiral goiz honetan, urtarrilaren 2an irekiko dute Gabonetako Haur Parkea. Ohi bezala, Usurbilgo Udalak antolaturiko jolastoki erraldoia Oiardo kiroldegian egongo da kokatua.
Asteburu osoan, hiru egunez irekiko dute goiz eta arratsaldez. 2-12 urte artekoei zuzenduriko eskaintza zabalean, puzgarriak, tailerrak eta bestelako hainbat jokoetan aritzeko aukera ederra izango da gaurtik igandera, lagunarte nahiz familia giroan.
Gabonetako parkea
Egunak: urtarrilak 2, 3 eta 4.
Ordutegia: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.
Nori zuzendua: 2-12 urte arteko gaztetxoei.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.