Ziurtasun osoz zerbait esan badaiteke estreinatu berri dugun urte honi buruz, zera da, herri bizitza oparoa izaten segiko duela Usurbilek 2026. urtean ere. Horren adibide gisa har daiteke, segidan duzuen egutegia. Behin-behinekoa da, aldaketak izan ditzake eta izango ditu, noski.
Orain hasi eta datorren abenduaren 31ra arte herrian izango dugunaren lagin bat baino ez da, segidan duzuen hitzorduen zerrenda:
2026ko hitzordu nagusien agenda
Urtarrila
-Urtarrilak 5: erregeen kabalkada.
-Urtarrilak 24-otsailak 1: NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia.
-Urtarrilak 25: Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proba eta odol-emaileen bazkaria.
-Urtarrilak 30: Argia sarien banaketa.
Otsaila
-Otsailak 4: Santa Ageda bezpera.
-Otsailak 13-14: inauteriak.
Martxoa
-Martxoak 7: 32. Oriaren Traineru Jaitsiera.
-Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna.
-Martxoan zehar: Zumarteren Soinurbil musika zikloa.
-Martxoak 17: sindikatuek Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorra, "1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko".
-Martxoak 19-29: 24. Korrika. Usurbildik noiz igaroko den laster zehaztuko dute.
-Martxoaren 28ko asteburua: 2. Ibai-Ondo Backyard.
Apirila
-Apirilak 2: Usurbildik Arantzazura oinez eta Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna.
-Apirilak 5: Aberri Eguna.
-Apirilak 23: Liburuaren Nazioarteko Eguna.
-Apirilak 25: Dantza Eguna.
Maiatza
-Maiatzak 1: Langileen Eguna.
-Maiatzak 3: Andatza Eguna.
-Maiatzak 15: San Ixidro Eguna.
-Maiatzak 24: Sagardo Eguna.
Ekaina
-Ekainak 6: Ikastola Eguna.
-Ekainean zehar: 6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioa, ikasturte bukaerako ikastetxeen edota Zumarte Musika Eskolakoen hitzorduak.
-Ekainaren 23-24aren bueltan: Kalezarko jaiak.
Uztaila
-Uztailaren 2aren bueltan: Usurbilgo jaiak.
-Uztailaren 25aren bueltan: Zubietako jaiak.
Abuztua
-Abuztuaren 3an bueltan: Urdaiagako jaiak.
-Abuztuak 27: Baba Beltz Txikiaren Kofradiaren Eguna.
-Abuztuko azken asteburua: Atxegaldeko jaiak.
Iraila
-Enrike Abril errebote txapelketaren hasiera.
-Hilabete erdialdean: Santueneako jaiak.
-Irailak 18: tropa faxistak 1936ko irailaren 18an Usurbilen sartu zireneko 90. urtemuga.
Urria
-Urriaren 4aren bueltan: Aginagako jaiak.
-Hilabetean zehar: Txalaparta festa eta Booktegi jaialdia.
-Urriak 31: Gau Beltza.
Azaroa
-Azaroak 1: Artisau Azoka.
-Hilabetean zehar: Hurbilagoren Udazkeneko Azoka, Zumarteren Musikalean ekimena.
-Azaroak 29: 25. Erle Eguna.
Abendua
-Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna. Egun horren bueltan Euskararen Astean antolatu ohi dute.
-Abenduak 20: NOAUA! K.E.-ren San Tomas azoka.
-Abenduak 23-24: Mari Domingiri eta Olentzerori ongi etorria.
-Abenduak 31: Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa.
Hilerokoak
-Azken ostiralak: Sareren mobilizazioak.
-Bi hilean behin: odol-emateak.
Oharra: bistan denez, egutegi horrek aldaketak izan ditzake urtean zehar.