2026ra begira

Urteko kirol hitzordu hainbat finkatu dira

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 3a

Herriko kirol taldeen urtean zeharreko ohiko dinamikez gain, finkatuak daude hein handi batean, 2026 estreinatu berri honetan izango ditugun kirol hitzodu nagusiak. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Urte hau ere izerdi patsetan joango zaigu. Hala hasi dute hainbat herrikideek, 2026ari ongi etorria emateko Andatzara eginiko txangoaren bidez. Andatzara bueltatuko dira herrikide gehiago maiatzeko lehen igandean.

Ez dira, aurtengorako antolaturiko kirol hitzordu bakarrak izango. Dagoeneko beste lau ekimenek badute data finkatua, apirilera bitartekoek hain zuzen. Aginagatik Oriora egingo den traineru jaitsierari, Usurbildik Arantzazura egingo den ibilaldiari edota urtarrileko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probari nahiz 2. Ibai-Ondo Backyard erronkari buruz ari gara.

Ekimen gehiago izango dira urtea amaitu bitarte. Horien artean, aipatzekoa, mende erdia betetako Usurbil F.T.-k bideratuko duen ospakizunen zikloa. Aurrerago ezagutuko ditugu xehetasun gehiago.

2026ko kirol hitzordu nagusiak
Urtean zehar...
Usurbil F.T.-ren 50. urtemugako ekimenen zikloa.

Urtarrila
-Urtarrilak 1:
urte berriari ongi etorria Andatzan.
-Urtarrilak 25: Irisasi BTT Hotzak Akabatzen.

Martxoa
-Martxoak 7:
32. Oriaren Traineru Jaitsiera.
-Martxoaren 28ko asteburua: 2. Ibai-Ondo Backyard erronka.

Apirila
-Apirilak 2: Usurbildik Arantzazura oinez 

Maiatza
-Maiatzak 3: Andatza Eguna.

Ekaina
-6. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioa.

Iraila
-Enrike Abril errebote txapelketaren hasiera.

Abendua
-Urte amaieran: Usurbil F.T.-ren Harane Txapelketa eta Usurbil K.E.-ren Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa.
-Abenduak 31: Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa.