Azken orduko urgentziazko deialdia zabaldu dute Usurbilen. Izan ere, azken orduotan Venezuela dago mundu mailako lerroburuen artean. AEB-k herri hau erasotu eta bertako presidentea atxilotu dute.
Venezuelaren aurkako erasoen aurrean mobilizatzera deitu dute larunbat honetan, urtarrilaren 3an, Usurbilen. Elkarretaratzea deitu dute iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazan. "Gaur goizetik Venezuelatik entzuten ari garen berri lazgarrien aurrean, Mikel Laboa plazan elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan Venezuelari gure babes guztia helarazteko", iragarri dute deitzaileek.
Deialdiarekin bat egiteko gonbita egin dute. Mobilizazioa "eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza! Venezuelar herriarekin bat! aldarripean egingo da.
