Inauterietarako gaiak proposatzeko epealdia zabalik oraindik

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 7a

Otsailaren 14an ospatuko da Inauteri Festarako gaiak proposatzeko epealdia zabalik izango duzue hilaren 15era arte. Urtarrilaren 16an jakinaraziko da zein izan den babes gehien jaso duen tematika.

Aurreko edizioetan bezala, otsailaren 14koa jaialdi koloretsua eta bizia izango da. Irudimen faltarik ez baita Usurbilen. Dena den, egun seinalatua iritsi aurretik gauza bat argitu beharra dago: mozorrotzeko gaia.

 

Proposamenak luzatzeko bideak

Zertaz mozorrotu nahi zenukete? Ideiak botatzeko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Proposamenak luzatzeko bi modu daude aukeran:

  • Emailez: elkartea@noaua.eus helbidera idatziz.
  • Whatsapp mezu bidez: 688 807 336 telefono zenbakira idatziz.

Azken urteotan aukeratuak izan diren tematikak ez errepikatzearren, gogora ditzagun azken edizioetako gaiak.

 

Inauteri Festa, aurreko edizioetan:

2026/02/14: ?

2025: Superheroiak.

2024: Fauna.

2023: Filmak.

2022: Gai librean.

2021: Ez zen antolatu.

2020: Dantza.

2019: Jolasak.

2018: Ospetsuak.

2017: Ingurumena.

2016: Lanbideak.

2015: Ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: Musika.

2012: Mitologia.

2011: Itsasoa.

2010: Zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: Xomorroak.

2007: Brasil.

2006: Marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: Munduko kulturak.

2002: Extralurtarrak.