Negu hasierako ospakizun zikloa igarota, sagardo berria dastatzeko garaia dator orain. Txotx bolada berrian barneratuko dira inguruotako sagardotegiak datozen egun eta asteotan.
Orain arte jaso ahal izan ditugun xehetasunen arabera, zenbait sagardotegi itxita izan dira azken asteotan. Zubietako Iruin sagardotegiaren kasuan, esaterako, abenduaren 15ean atsedenaldirako tartea hartu zuten. Ostiral honetan, hilaren 9an irekiko dute berriz. Saizar sagardotegia, hilaren 22an itxi zuten eta urtarrilaren 15era izango dute itxita.
Aginaga aldeko sagardotegiei dagokienean, Urdairaren kasuan, txotx denboraldi berriari urtarrilaren 10ean ekingo diotela zehaztua dute.
Aipatu moduan, denek ateak zabaldu berriak edo irekitzekotan dituzte, urteroko "erromesaldiari" ekiteko. Segidan dituzue, guneokin hartuemanetan jarri eta erreserbak bideratzeko komunikazio bideak:
2025eko txotx bolada
Aginaga sagardotegia
Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10.
Web orria: https://aginagahotela.com/eu/sagardotegia/
Aialde-Berri sagardotegia
Helbidea: Santuenea 37.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Web orria: aialdeberri.eu
Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049.
E-posta: araeta@araeta.com
Web orria: araeta.com
Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain Bide kalea, 21.
Telefono zenbakia: 623 460 819.
E-posta: info@arratzain.eus
Web orria: arratzain.eus
Iruin sagardotegia
Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: info@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com
Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95/ 943 364 597.
Web orria: www.sidrassaizar.com
E-posta: sidreria@sidrassaizar.com
Urdaira sagardotegia
Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga 63.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
E-posta: info@urdairasagardotegia.com
Web orria: urdairasagardotegia.com