Urte berria hastearekin bat, jarduera berriren bat hasteko asmoa berpizten zaigu maiz askotan. "Ba guk, adin guztietarako eta era atsegin eta errazean egin daitekeen bat proposatzen dizuegu: Zatozte abestera!", Usurbilgo Kantu Taldeak aditzera eman duenez. "Euskal abestien bidez euskal kultura eta euskara sustatzearekin batera, ondo pasako duzue talde-giro ederrean. Atzoko kantak gogoratu, berreskuratu eta gaurkoak ikasiz tarte ederrak pasako dituzue, ziur!".
Entseguak, astelehenetan
Astelehenero, arratsaldeko 18:00etan, Agerialdeko ikastetxean biltzen dira. "Ordubeteko kantu-saioak egiten ditugu, Jaione Eskudero gidari dugula", Kantu Taldekoek jakinarazi dutenez. 2026. urteko lehen hitzordua urtarrilaren 12an izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Hilero, berriz, kantu-jira egiten dute. "Gure taldekoa izan edo ez, gogoratu kantu-jira herritar orori irekia dela. Hurrengoa urtarrilaren 31n izango da. Eguerdiko 12:00etan hitzordua dugu Mikel Laboa plazan". Hortxe Usurbilgo Kantu Taldearen gonbita: "gazte, heldu edo zahar, animatu eta ez ahaztu abesten duen herria ez dela inoiz hilko!".
Usurbilgo Kantu Taldearen deialdiak
Urtarrilaren 12tik aurrera, astelehenero
18:00 Entsegu saioak Agerialdeko musika gelan.
Urtarrilak 31, larunbata
12:00 2026ko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.