Mikel Alzagaren jubenil nesken euskal selekzioa txapeldunordea, erkidegoen arteko lehiaketan

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 8a

Txapelketako partida guztiak irabazi ostean, egunotan Katalunian jokatutako autonomia erkidegoen arteko jubenil nesken arteko lehiaketako txapeldunorde amaitu du Mikel Alzagak zuzenduriko taldeak.

Urtarrilaren 3az geroztik Katalunian jokoan izan da erkidego autonomoak lehian jarri dituen Espainiako Eskubaloi Txapelketa. Ostegun honetan, urtarrilaren 8an jokatuko dira finalak eta azken neurketa horietarako sailkatu da herrikide bat; Mikel Alzaga. Jubenil nesken mailako euskal selekzioaren gidaria da usurbildar hautatzaile eta entrenatzailea.

Egunotan, hiru neurketa jokatu ditu aipatu selekzioko taldeak. Hiruretan nagusitu da; 33-17 Galiziakoekin jokatutako neurketan, 28-34 Nafarroakoekin lehiaturikoan eta, azkenik, 36-34 kanariar irletakoekin izandako partidan. 6 punturekin, sailkapen buruan iritsi da ostegun honetako, urtarrilaren 8ko finalera.

Valentziaren aurkako neurketa jokatu du jubenil nesken euskal selekzioko taldeak Kataluniako Blanes udalerrian. Goizeko 10:00etan hasi den neurketa txapeldunorde amaitu du taldeak.

Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez, "beste mailetan dauden euskal selekzioek emaitza apalagoak izan dituzten arren aurten ere, Mikel Alzagarentzat ez da gauza berria Euskal Selekzioa finalean zuzentzea, azken 4 urteetan zilarra lortu baitu".


Bide batez, hemen, asteburura begira, Usurbil K.E.-k helarazitako xehetasunen arabera, herriko eskubaloi taldeek jokatuko dituzten neurketen hitzorduak:

Eskubaloia...
Oiardo kiroldegian

Urtarrilak 10, larunbata
09:45
Kadete neskak A: Cortes Usurbil K.E. - Urnieta Lanchas Bus
11:15 Kadete mutilak: Usurbil K.E. - Urola E.K. RSA
19:15 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E. - Egia Eskubaloia

Kiroldegitik kanpo
Urtarrilak 10, larunbata
18:00 Kadete neskak: Kirkil OET-Bilagun Usurbil K.E.
18:00 Senior neskak: Egia Taupada taberna-Urbil-Usurbil K.E.
18:30 Jubenil neskak: Leizaran BrikoGoros-Usurbil K.E.

Urtarrilak 11, igandea
11:30 Jubenil mutilak: Bacalaos Santymar Hondarribia Bidasoa-Usurbil K.E.