Aurtengo sagar uzta esperotakoa baina %15 baxuagoa izan da

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 9a

Gaur aurkeztu du Euskal Sagardoa izen deiturak aurtengo uztaren balantzea. Guztira, 4,4 milioi sagar bildu dira, eta sagar horiekin 3,1 milioi sagardo litro egin dituzte. 

"Bertako plazerra" lelopean, gaur aurkeztu du Euskal Sagardoa izen deiturak aurtengo uztaren balantzea Donostian. Guztira 4,4 milioi sagar bildu dira, eta bildutako sagarrekin  3,1 milioi litro sagardo egin dituzte izen 46 sagardotegik. Sagar uzta ona izan den arren,  esperotakoa baina %15 sagar gutxiago bildu dituzte aurten. 

Jakinarazi dutenez, sagardotegi denboraldiak hainbat irekiera ekitaldi egingo ditu herri eta eskualde desberdinetan. Usurbilen, Saizar sagardotegian egingo dute urtarrilaren 15ean, osteguna, 20:00etan egingo dute. 

Berrikuntzak

Hainbat berrikuntza abiatu zituzten lehengo urtean, eta aurten ere aukeran egongo dira. Sagardotegi batzuetan bisita laburra edo dastatze gidatua egiteko aukera izango da otorduez gain. Sagardotegietan otorduak edota irteerak erreserbatzeko sagardoa.eus webgunea abiatu dute. Webgunean ere, sagardotegietako botilak erosteko aukera dago.