Egunotan, Joxan Artze oroitzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 12a

Sortzaile usurbildarra zendu zenetik zortzi urte bete dira astelehen honetan, urtarrilaren 12an. Joxan Artze oroitzeko aukera izango duzue urtero moduan astean zehar Sutegi udal liburutegian, guztion eskura jarritako erregistro liburuaren bidez.

Astelehen honetan, urtarrilaren 12an, zortzi urte bete berri dira Joxan Artze zendu zenetik. Sortzaile usurbildarra oroitu eta omentzeko aukera izango da beste behin, Usurbilgo Udalaren eskutik. Izan ere, 2018ko urtarrilean bertan, Usurbilgo Udalak usurbildarren esku jarri zuen erregistro liburua Artze idatziz omentzeko.

Ordutik, urtero berritu izan du ohitura hori. Zortzigarren urtemuga honetan ere gauza bera egin asmo du. Sortzaile usurbildarra idatziz oroitzeko erregistro liburua irekiko du berriz Udalak.

Horregatik, aste honetan zehar, Sutegi udal liburutegian zuen eskura izango duzue liburu hau, Artzeri zuen hitzak, marrazkiak... gogoko duzuen hori liburuko orrialde txurietan islatzeko. Gogoan izan, ordutegi honetan izango duzue zabalik Sutegi udal liburutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:00/16:00-19:30. 
-Larunbatean: 10:00-13:00.

Ondoko argazkiko liburua da, egunotan eskuragarri izango duzuena.